Hau izan da amaiera nire lanarekin, espero dut gustatzea zein ongi egin dudan.
Entzun nire agurra.
euskal herria
Blog honetan Euskal Herriko zenbait toki eta leku ezberdinez hitz egingo dizuet.Zenbait ibai eta mendirik nagusiak ere aipatuko dizuet.
2012/05/23
2012/05/15
Maskaradak
Zuberoako maskarada Zuberoako neguko inauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua. Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da. Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, hogei batek osatzen dituzte maskaradak.
Dantzak, bertsoak eta kantuak leku berezia dute pertsonaia jakin batzuen inguruan gertatzen den ikuskizunean.
XVI. mendean Ingalaterran sartu zen, eta arrakasta handia izan zuen XVII. mendean. Mozorroak eta agertokiak ikusgarriak izaten ziren, eta alegoria aldetik oso landuak ziren. Maskarada-egilerik ezagunena Ben Jonson, gorteko olerkaria, izan zen, 1605-1631 urteetan. Hura erretiratu zenean, maskaradak literatura-balioa galdu zuen, eta ikuskizun huts bihurtu zen. Ukaezinezkoa da maskaradak balletean, operan eta pantomiman izan duen eragina.
Basabürüa eskualdeko Altzai, Urdiñarbe edo Atharratzek antolatutakoek ospea badute ere, urtero inauteri garaian eta lau hilabetean Zuberoako herri batek maskarada prestatzen du, lan horretan festa berezi bat sortuz.
Maskaradak hiru parte ditu, egun sinplifikatuak daudenak:
Barrikada
Behin herrira helduta, erakustaldia prestatzeko segizioa herrian zehar ibiltzen da. Arribadaren soinuari jarraituz, etxe nagusiak bisitatzen dituzte, non jateko eta edateko ematen dizkieten. Horrela, herriko nagusiak omentzen dituzte.Branlia
Parte hau hiru atalean banatzen da:- Kontrapasa: 2/4 aldiko konpasa duen doinua dantzatzen dute. Pertsonaiek kate irekian dantzatzen dute, "jauna" buruan eta "laboraria" atzean. Enseñaria aurrean doa zuzenduz eta bandera eskuz aldatuz. Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa eta Zamaltzainek biribil barruan dantza egiten dute elkarrekin.
- Braletik jauzia: Hasieran pertsonaia guztiek ez dute dantzatzen, Enseñaria eta nagusiak tartean. Gero, bakoitzak bere abilezia erakusten du banan-banan.
- Karakoiltzia: Katean dantzatzen den dantza geldoa da, pauso bakarra duena. Enseñaria da zuzendaria.
Ofizioarenak
Dantza honek parodiak antzezten du, Zamaltzain eta Jauna pertsonai nagusiak izanik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)