Nik egin dudan bideo honekin agurtu nahi zaituztet, espero dut irudi hauekin Euskal Herriko bazter hauetatik bueltatxo bat ematera.
Blog honetan Euskal Herriko zenbait toki eta leku ezberdinez hitz egingo dizuet.Zenbait ibai eta mendirik nagusiak ere aipatuko dizuet.
2012/03/28
2012/03/13
Uribe Kosta
URIBE KOSTA ETA HAUEN HERRIAK
Uribe Kosta Bizkaiko iparraldean dagoen eskualdea da. Handiagoa den Bilboaldea eskualdearen azpieskualdetzat jo ohi da. Tradizionalki Uribe Kostak Leioatik iparraldera eta Bilboko itsasadarretik ekialdera zeuden herriak hartzen zituen.
Getxo Bizkaiko udalerria da, Bilboaldea eta Uribe Kostan kokaturik dagoena. 2006. urtean 83.000 biztanle inguru zituen; 81.260, 2008.urtean. Beraz, Euskal Herriko seigarren hiririk handiena da.
Sopela kostaldeko herria da.Iparraldean eta ipar-mendebaldean Kantauri itsasoa dauka; Barinatxe, Arrietara, Atxabiribil eta Meñakoz hondartzak (mendebaldetik ekialdera) itsasorantz joz. Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-mendebaldean Berangorekin dauka muga eta tartean Urkogane, Sopelanabaso eta Saiherri mendi baxuak daude. Hegoaldeaneta ekialdean Urdulizekin elkartzen da eta Santa Mariñeko haitza konpartitzen dute. Ipar-ekialdean Goierrirekin, ekialdeko kostaldetik, aldiz, Barrika da mugakidea.
Urduliz Bizkaiko (Euskal Herria) udalerria da. Uribe Kostako eskualdean kokatzen den herri honek 3.139 biztanle zituen 2006ko erroldaren arabera. Urduliz Butroe ibaiaren haranean kokatzen da, ibai horren ezkerreko aldean alegia. Geologiari dagokionez, Bizkaiko sinklinorioan dago.
Plentzia Bizkaiko udalerria da, Bizkaiko Uribe-Kosta eskualdean kokatua. Bilbotik iparraldera 25 bat kilometrora dago, kostaldean, herrialdeko ipar-mendebaldean. Plentzia Butroe ibaiko azken bihurgunearen eskuinaldean dago, Plentzia/Gorlizko badian isuri aurretik. 5,79 kilometro koadro dauzka eta 4.000 biztanle inguru bizi dira bertan. Biztanleria udan laukoiztu egiten da.
Berango Bizkaiko barnealdean dagoen udalerria da, Uribe Kosta eta Bilbo Handia eskualdeen artean dagoena. 8,9 km²-ko hedadura du. Sopelarekin iparraldetik, Urdulizekin ipar-ekialdetik, Erandiorekin hego-ekialdetik eta Getxorekin mendebaldetik egiten du muga.
Gorliz Bizkaiko udalerria da, Uribe Kostako eskualdean dagoena.
2008an 5.287 biztanle zituen; 2010ean 5.514 biztanle.Gorliz Bizkaiko kostaldean dago kokaturik, Bilbotik 25 kilometro ekialdera.
Klimari dagokionez, Bizkaiko kostaldearen epeltasuna nabari zaio, tenperatura gozoak eta atseginak baititu urte osoan zehar.
Barrika Bizkaiko udalerria da, Uribe-Kosta eskualdean kokatuta. Bertan 1.487 pertsona bizi dira (2010) eta 7,36 Km²ko zabalera dauka; beraz, biztanle dentsitatea km² bakoitzeko 181,66 da.
Lemoiz Bizkaiko iparraldean eta kostaldean dagoen udalerria da, Uribe Kosta eskualdean kokaturik dagoena. 1.000 biztanle inguru ditu eta udalerria hiru auzok osatzen du, Urizar herriburua delarik.
1970eko hamarkadan zentral nuklearraren inguruan gertatutako guztiarekin oihartzun handia hartu zuen herriak.
Leioa Bizkaiko udalerria da, 1526an sortutakoa. Uribe Kosta eskualdean dago kokaturik, Ibaizabal ibaiaren iparraldean. Udalerria ezaguna da besteak beste, bertan Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko campusaren egoitza daudelako.
EUSKAL HERRIA
Euskal Herria Europako herrialdea da. Historikoki euskaldunen eta euskararenlurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia hauek barne hartzen ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi,Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km²ditu, eta 3.005.670 bizilagun zituen 2006an.
Iruñea hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion XVIII. mendearen hasieran Joanes Etxeberri Sarakoak: “Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia”.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)